viernes, 14 de noviembre de 2008

Kaixo

Kaixo!
Hau nire lehen blog pertsonala da; aurretik umeekin egin nuen beste bat, baina orain nirea bakarrik dena sortu dut... eta egia esan, ez dakit oso ondo zergatik. Eman diodan izenburua ere gaizki-ulertzetara eraman dezake, baina ez diot buelta larregirik eman jartzean. Ziur damutuko naizela, baina...
"Mundutik pasa nintzen" deitu diot, nire gauzak idazteko.

Eta horretan hasiko naiz ba...

Gaur eguna ondo zijoan, okertu den arte. Tesi zuzendariaz egon ondoren inskripzio tramiteekin hasi naiz, sinatutako dokumentuak entregatuz, bukatzeko lehen pausoak emanez... eta Amari deitu diodanean, umeaz galdetzeko, familian bidean zetorren haurra galdu dela esan dit. Koñatari animo mezua bidali, nebari deitu... eta ni etorri naiz ustekabean behera. Nire galera gogoratuz, berbiziz. Aghhh! kaka zaharra, pena handia daukat koñatagatik, gauzak bakoitzak bere modura bizitzen dituen arren, bere mina ezaguzten dudalako...
Agian horregatik badakit inozi ahaztuko ez duen arren, pixkanaka pasatuko zaiola (noizbehinka, niri gaur gertatu zaidan bezala, bueltatzen den arren). Eta bidea errezagoa egingo zaiola batez ere semea edo alaba besotan duenean. Helduko da bere garaia, nirea heldu zen bezala. Ordurarte... lasai negar egin, malkoekin miña ateratzen utzi eta barrukoa garbitu eta lasaitu jaioko den umeari lekua egiteko. Iloba jaioko zaidalako ziur. Beraz, hau irakurriko ez duen arren, ANIMO NAGORE!!!!

Lan pixka bat egitera noa, gogo handirik gabe nabilen arren.
Laister arte,
Su

No hay comentarios: